Kultura eta hirierdia biziberritzeko apostua egin du Hendaiako udalak.

Antxeta Irratia 2021ko urt. 29a, 00:00

Merkatu Zaharra arraberritu ondotik, pandemiak ahalbidetuko duenean kontzertu areto berria prest dago ateak zabaltzeko. Kultura eta hirierdia biziberritzeko apostua egin du Herriko Etxeak azken udal kontseiluan.

Halere, joan den asteazkeneko herriko kontseiluan, kultura politikak izan zituzten eztabaidagai. Gaur egun Hendaiako kultur agenda erakunde eta eragile anitzen esku dagoela ikusirik, kultura koordinazio teknikari postu baten sortzea deliberatu dute, nolabait, atomizazio hori batu eta kultur proiektua indartzeko.

Paulo Arcelus, Hendaia Biltzeneko hautetsiak ongi iritzi dio honi, kultura politikari buruz hausnartzeko balio baldin badu.

Eta kultur egitura ezberdinak koordinatzeko teknikari postua sortzea egoki ikusten badu ere, Mendizolan, Merkatu Zaharra eta gainerako egituretan antolatuko diren kultur hitzorduei buruzko edukia, aldiz, Herriko Etxeko Besta taldeak izango duen ardurarekin ez dira konforme. Besta Komitea ordezkatzeko sortu zuten herriko etxeko egiturari buruz ere gogoeta sakon bat egin behar dela uste dute.