Holokausto naziaren baitan, deportazioa Ipar Euskal Herrian landutagoa den gaia bada ere, Hego Euskal Herrian ezezagunagoa da. Eta holokausto nazian deportatu eta kontzentrazio esparruetan bukatu zuten 20 milioi pertsonetatik, 94 bidasotar zeudenik, are ezezagunagoa.
Horren berri eman, eta bide batez, Europako totalitarismoei buruz hausnarketarako ematen duen erakusketari buruz gehiago jakin nahian hurbildu da gaur Aitor Errazkin lankidea Oiasso Musera. Bertan Kepa Ordoki elkarteko ordezkaria, eta erakusketaren eramailearekin hitzegin du.