Nolanahi ere, egunotan 10 urte betetzen dituen EH Bilduk hastapenetik defendatu duen etxebizitza publikoaren aldeko politikak berretsi, eta oposiziotik ere eragin daitekeela nabarmendu du koalizio abertzaleak. Honi buruz hitzegin dugu Oihana Briones, EH Bilduko zinegotziarekin.
Printzipioz 2021ean hastekoak Alarde eremuko eraikuntza lanak, eta etxebizitzak 2023ko erdialdean entregatzeko helburuarekin. 10 gehigarri hauekin, 52 izango dira guztira alokairu sozialean Elitxu-Lapitze auzoan. Eta etorkizunean ere, San Migel-Anaka eremuko promozio erraldoi horretan, aldiz, beste 400 bat gehiago.
Hala eta guztiz ere, horrek ez du Irungo alokairu sozial baten eskatzaileen beharrak asetuko. IRUNVI sozietatea 1.500 inguru baitira horretarako izena emanak daudenak