Jarduera fisikorako laguntza zerbitzuaren bilan baikorra egin du Hondarribiako herriko etxeak

Antxeta Irratia 2021ko urt. 28a, 00:00

‘Bixi Bizi’ jarduera fisikorako doako orientazio zerbitzua jarri zuen abian Hondarribiako udalak 2018.urtean. Ordutik hona, pandemia bat medio, izandako ibilbidearen laburpen bat aurkeztu dute Juan Luis Silanes Kirol zinegotziak, eta Julen Fernandezek zerbitzuaren arduradunak eta koordinatzaileak.

Nahi izanez gero, bi modu daude doako zerbitzua baliatzeko. Batetik, osasun zentrora jo eta medikuaren bitartez hitzordua lortuta. Eta, bestetik, aurrez bixibizihondarribia@gmail.com edo 688752094 telefonoan hitzordua eskatuz.