Espetxeetatik edota erbastetik bueltan direnei laguntza eskeintzen dien HARRERA elkarteak bazkidetza kanpainia abiatu du

Antxeta Irratia 2021ko urt. 21a, 00:00

COVID 19ak herri mugimenduan ere eragina izan du. Euskal preso eta iheslari oihak laguntzen dituen HARRERA elkarteak esaterako, elkarteak sustengatzeko antolatzen jarduera gehienak bertan bejera utzi behar izan ditu eta horrek elkartearen kontabilitatean eragina izan du. Horren aurrean bazkidetza kanpaina berri bat zabaldu dute

Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorio diren preso eta erbesteratuak gizarteratzeko helburuarekin Harrera elkarteak hainbat laguntzak eskeintzen ditu. Laguntza horiek ezinbestekoak dira, urteetan preso edo erbestean egon diren euskal herritarrak laguntzerako orduan. Juankarlo ioldi, Harrera elkarteko lehendakaria

COVID 19ak, Harrera elkartean ere eragina izan du. elkartea sustengatzeko urtean zehar antolatzen diren ekimenak berta behera gelditu dira eta horri, lan bolumena handitu zaiela gehi behar da ondorioz 60.00 euroko zuloa eragin die. Horri aurre egiteko, bazkidetza kanpainia berri bat abiatu dute.

Harrera elkartearen inguruan informazio gehio eskuratzeko, bazkidetza edo diru ekarpena egiteko: www.harreraelkartea.eus webgunean sartzea besterik ez duzue.