Nahi eta ezinean

Antxeta Irratia 2021ko urt. 21a, 00:00

Ostalariak kexu dira, azken urtebetean euren ohiko negozioaren %60a baino gehiago galdu dutelako, itxialdi eta ordutegi murrizketen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzak COVIDaren hedapena kontrolatzeko neurriak zorroztea galdegin dio Madrilgo Gobernuari atzo. Komertzioa eta ostalaritza arratsaldeko 19:00etarako itxi eta gehienez jota bizikide ez diren 4 lagun baizik bildu ahal ez izatea.

Baina dagoeneko indarrean diren neurriekin, Irunen, ostatuak hirugarren aldiz ixteko zorian aurkitzen dira. Atzo atzemandako 22 positiboekin, 446ko intzidentzia-tasan kokatu baita hiria COVIDari buruz, eta 500eko langa gaindituz gero, ostatuak de facto itxi beharko baitute alerta gorrian ezarririk.

Hala baldin bada, kinka larrian daudela esplikatu digu SOS Ostalaritzako Irungo ordezkariak, Eneko Mitxelenak.