Emakumeen Etxeak badu egoitza Irunen

Antxeta Irratia 2021ko urt. 20a, 00:00

Azken urteetan proiektu hau garatu ahal izateko hainbat kokaleku aztertu ditu Udalak, eta talde politikoek ere proposamen ezberdinak egin izan dituzte. Iparralde Etorbideko Villa Madariaga zenaren lursailan aurreikusia zen, Kale Nagusian ere aipatu zen, baina azkenik, Istillaga plazan, Santiago auzoko frontoiaren aldameneko etxe berrien beheko solairuan egingo dute.

Lokalak 280 metro koadro ditu, eta hutsetik egokitu behar da. Aurtengo aurrekontuetan proiektu honi buruzko partida zehatza jasoko dutela esan digu Etxebestek. Zehazki, aurrekontu zirriborroan 170.000 euro jaso dira proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta egokitzapen obrak amaitzeko. Eta 2022ko aurrekontuei begira, 330.000 euro baino gehiagoko ekarpena egitea espero dute udaletik.

Anartean, Berdintasun arloko zinegotzi gisa hilabetea bete du Miren Etxebestek, eta hiriko emakumeen elkarte eta eragile feminista guztiekin biltzeko erronda.

Miren Etxebeste, Elgarrekin Podemos-eko Irungo Berdintasun arloko zinegotziarekin hitzegin dugu proiektuaz.