Hil hasieran Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuen bientzat. 2019ko otsailean atxilotu zuen Ertzaintzak bikote gaztea, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, «armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea» leporatuta.
Orduan espetxeratu zituzten, eta handik hilabete gutxira atera ziren, 6.000 euroko berma ordainduta. Baldintzapeko askatasunean utzi zituzten, epaiketa iritsi bitartean. Bihar (hilak 21) eta etzi (hilak 22) epaituko dituzte, Madrilen