Gogoan hartu behar da, Gipuzkoako tasa %0,7a dela batez bestean, eta Donostia, non pisu turistikoen aferak eztabaida handia ekarri duen, %1,4koa dela, Hondarribikoaren erdia.
Arazo honi buruz, oposizioko udal talde politikoek behin baino gehiagotan aldarrikatu dute pisu turistikoen gaineko udal ordenantza baten beharra. Eta Txomin Sagarzazu alkateak, honi buruz galdezkatua, horren beharra aitortu du. Baina eginbeharren zerrendan aurkitzen da oraindik.