Gibeletako CASER Betharram adinekoan erresidentzia PFIZER botika-etxearen bigarren dosia jasotzen lehena

Antxeta Irratia 2021ko urt. 20a, 00:00

Hondarribiko erresidentzia hau izan da Euskal Herrian, PFIZER botika-etxearen bigarren dosia jasotzen lehena. Eta beraz, babesturik edo inmunizaturik geratu diren lehendabiziko herritarrak, bertako egoiliar eta langileak izan dira.

Joan den igandean jaso zuten bigarren dosia. Nerea Manterola, Betherram adinekoen egoitzako ordezkariak esan digu, txertoa tunelaren bukaerako argi izpi bat izan dela.

Argia ikusi dute adineko erresidentzia hortan. Aldiz, tamalez, lehen txertoa eta bigarrenaren artean pasa diren 21 eguneko tartean, kutsatu diren egoiliarrak badira gure eskualdeko beste erresidentzia batzuetan. Irungo Gurutze Gorrikoan beste bi kutsatu gehiago baieztatu zituen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta dagoeneko 9 dira kutsatutako egoiliarrak. Eta beste bi kasu gehiago daude Inmaculada erresidentzian ere.

Zentzu honetan, astebetean Irunen emandako 167 positiboen ondorioz, aipatu bezala, alerta gorriaren atarian aurkitzen da Irun. Eta ostalariak ez dira oso baikor