"Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" Oiartzun neba-arreben lana

Antxeta Irratia 2021ko urt. 18a, 00:00

Unai eta Maialen Oiartzun anai-arrebek 2018ko Jose Antonio Loidi euskal ikerketa bekaren onuradunek, proiektuaren emaitza aurkeztu berri dute. Irungo Udalak eskaintzen duen bi urtean behineko ikerketa beka izanik, sei proiekturen artean hautatua izan zen haiena, herritarrek irakurktzeko dituzten hizkuntza ohiturak aztertu, eta Irungo CBA udal liburutegia berria, hobetzeko datu interesgarriak eskaini zitezkeelakoan.

Irungo Udalak jakitera eman duenez, CBA Kulturgunean aplikatuko ditu ateratako ondorioak, euskal eskaintza hobetu eta erabiltzaile berriak erakartzeko. Eta ikerketaren txostena, aurki irun.eus Udalaren webgunean eskura jarriko dute.