Inoizko daturik txarrenak izurritearen ondorioz

Antxeta Irratia 2021ko urt. 15a, 00:00

Kontuak ez zaizkie ateratzen ongi ere, Hondarribiko aireportuan. Bere historiako bidaiari kopururik apalena izan du 2020ean pandemiaren ondorioz. 83.869 lagunek erabili zuten iaz.

2000. urtean 420.000 bidaiarien marka egin zuenetik, krisian sartua zen aireportua, baina iaz bi hamarkadetako daturik onenak bildu eta gero, 320.000 bidaiarirekin, pandemiak gogor kolpatu du sektorea.

Pandemiak eragin nabarmena izan du ere aireportuen urteko bilanean. 2020an 83.869 bidaiari baizik ez zituen jaso Hondarribiko aireportuak.

%73,8 bidaiari gutxiago, eta %64 hegaldi gutxiago. Hori izan da pandemiak eragin duena Hondarribiko aireportuan. Bere istoriako daturik okerrena eskainiaz. Gogoratu beharra dago, 2019an 320.440 izan zirela, azken urteetako daturik onena.

Izan ere, hobekuntza bidean zihoan iaz ere. 2020 urtarrilan aurreko urtearekin alderatuta baino %5 bidaiari gehiago lortu zituen, eta otsailan %10 gehiago. Baina pandemiak gelditu zuen hazkuntza hori. Eta azken hilabeteetan, Vueling konpainiak Bartzelonara eskaintzen zuen hegaldia ez du berreskuratu. Diotenez, martxoan du berriz abian jartzeko asmoa.

Une hontan, Iberiak Madrilera eskaintzen duen eguneroko joan-etorria baizik ez du eskaintzen Hondarribiko aireportuak.

Eta aurrera begira zituzten Londresera joateko zerbitzu berriaren hazkunde planak itxaron beharko du. Udan abian jartzekoa zuten, baina pandemiak lehenik, eta Brexitak orain bertan behera utzi du. 

Erlazionatuak

Inoizko daturik txarrenak izurritearen ondorioz

Antxeta Irratia 2021 urt 15 Behe Bidasoa