Etxegabetzeak astero ematen direla salatu du Irungo EHBilduk

Antxeta Irratia 2021ko urt. 14a, 00:00

Prekarietatearen ondorioz ere, euren etxea galdu eta etxegabetuak izango diren familien kopurua emendatuko dela iragarri digu Irungo EH Bilduk.

Aste honetan, oihartzun mediatiko handia izan duen Irungo 78 eta 75 urteko bikotearen etxegabetzeaz haratago, oihartzunik ez duten halakoak astero ematen direla esplikatu digu Jokin Melidak. Hori dela eta, Udalak etxegabetzeak ekiditeko politika sozialak, etxebizitza publikoa eta larrialdizko erantzun azkarra emateko Plan Integral bat plantan eman beharra duela aldarrikatzen dute.