Ostegun hontan itxi ditu frantses gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herri arteko muga administratiboak

Antxeta Irratia 2021ko urt. 14a, 00:00

9 pasabide zehazki. Beraz, partzialki baino ez, ibilgailuentzako pasabide nagusiak asteotako kontrol polizialekin, baina zabalik mantentzen baitituzte. Halere, alerta terroristaren aitzakipean, Irun eta Hendaia arteko oinezko eta bizikletentzako Avenida Zubia eta Hondarribia eta Hendaia arteko txalupa ere itxi egin dituzte.

Honek ez du sobera eraginik izango mugazgaindiko langileen joan-etorrietan. Eta Irungo Harrera Sareak esplikatu digunez, ezta migranteen pasaian ere. Haientzako kontrolak eta mugak aspaldi zorroztu zituztelako.

Halere, Josune, Harrera Sareko bolondresa mugen itxiera berri honek ukan dezakeen eraginaz arranguraturik dago.

Bistan denez, azken asteetan Harrera Sarekoengana heltzen diren migrante gehienak, Boli Kosta, Senegal, Kongo, eta orohar, migrante beltzaran gehienek muga zeharkatzea lortzen dute lehenago ala berantago. Aldiz, magrebiarrei, eta bereziki Aljeriatik datozten migranteei muga are gehiago estutu egin zaie. Frantses poliziaren helburu nagusia omen delako, espreski, magrebiarrak ez pasatzen uztea.

Migranteentzako ez ezik, Euskal Herria eta Bidasoa eskualdea, beste behin bitan zatitzen dutela salatzeko, EHBaik elgarretaratzea deitu du larunbatean, eguerditan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian. Irungo EH Bildutik ere, eskualde natural hontako herritarrentzat suposatzen duenagatik salatu du.