Batzuk itxita, eta besteak hesteko beldurrez

Antxeta Irratia 2021ko urt. 14a, 00:00

Egoera ikusita, goibel agertzen dira eskualdeko ostalariak ere. Joan den astean aipatu bezala, Ipar Euskal Herrian urriaren 26an itxi zituztenetik, esperantza zuten urtarrilan berriz ideki ahal izatea, baina momentuz, gutxienez otsailaren erditsura arte ezingo dute berriz ireki.

Hego Euskal Herrian, aldiz, udazkeneko itxieraren ondotik, gabonak salbatzeko, berriz martxan jartzeko baimena eman zien Eusko Jaurlaritzak. Eta Irungo zein Hondarribian gabonak egin dituzte. Nola pasa diren jakin nahi izan dugu. Eta bereziki, egunotan pandemiaren hirugarren olatua datorrela ikusita, Irungo ostalariek esan digute, Irungo intzidentzia-tasa 500eko langa gainditu eta alerta gorrian ixteko aginduaren zain daudela. Egoerarekin ez baitira batere baikor, eta hornitzaileei ere genero gutxiago enkargatzen hasi dira dagoeneko datorrenari begira.