Hondarribian Amute eta Talaia inguruan bizikletentzako aparkalekuak jarri ditu udalak

Antxeta Irratia 2021ko urt. 13a, 00:00

Azaroan zehar Bordari ikastetxean, Mendelun, Portuko elizan, Uria Harresian, San Nikolas zubian, eta euskaltegian jarritako aparkaleku eskaintza osatzera dator esku hartzea.

Pandemia dela eta, Mugikortasun Mahaian adostutako hainbat ekintza moteldu egin direla aitortu du alkateak. Baina pixkanaka urratsak ematen doaztela, udazkenean abian jarritako "Hondarribia Mugitzen" proiektuaren baitan

Hortaz gain, Espainiar Estatu mailan indarrean ezarri duten hiriguneetan 30 kilometro orduko abiadura guneak ere plantan eman dituzte herrian lehen aldiz. Pandemia bete-betean ginela probestuta, Hondartza eta Kai Berrirako bidean bereziki, herritar zenbaitzuen kexua eta haserrea ekarri du neurri honek. Baina ohiturak aldatzen joateko garaia dela oroitarazi nahi izan die Kalixa Silanes, Mugikortasunerako ordezkariak