Jaizkibel mendiko megalito eta ondare historikoen berreskurapena

Antxeta Irratia 2021ko urt. 11a, 00:00

Egunotan elurrak xuritu duen Hondarribiko Jaizkibel mendiak, Natura 2000 Sareko eremu natural babestua izateaz gain, aurrehistoriatik historia garaikidera bitarteko altxor anitz gordetzen ditu bere baitan.

Neguko lanen artean, Udalak mendiko hainbat megalitotako egiturak garbitu eta txukundu ditu. Aldez aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Arkeologia, Mendietako eta Natura Inguruneko zerbitzuei behar baimenak eskatuz. Izan ere, ez dira gutxi Jaizkibelen dauden megalitoak. Kasu honetan, Atxiñar, Iskulin, Jaizkibel II, Jaizkibel IV, Santa Barbara II eta Zioso megalitoen egiturak, Jaizkibel mendiko ekialdeko ezponda batean daudenak txukundu dituzte.


Erlazionatuak