Jaizkibel konpainiaren ustez, aurten baldintza guztiak emanak ziren eztabaida hori modu lasai batean emateko. Hondarribiko herriko etxeak, eztabaida prozesua gelditua dela onartu du. Txomin Sagarzazu hondarribiko auzapezaren esanetan, osagarri krisiarengatik aurreikusitako elkarrizketak bertan behera gelditu dira. Ala ere eztabaida prozesua berriz martxan jartzeko borondetea dagoela azpimarratu du. Oposizioko udal taldeek berriz, eragileen arteko elkarrizketa abiatzeko baldintzak daudela gogoratu dute.