Sarrera hauek soilik Arma Plazan banatuko dituzte, gune seguru batean. Olentzerorenak abenduaren 19 hontatik 22ra, goizeko 10:00etatik atsaldeko 18:00etara. Eta Errege Magoen ekitaldirako, aldiz, urtarrilaren 2tik 4ra ordutegi berean. Dena dela, Hondarribiko Udalak www.eguberriakhondarribian.eus webgunea sortu du ere, internet bidez Olentzero eta Erregeekin bat egin ahal izateko.
Bi hitzordu nagusi hauetaz gain, Gabonetarako Kultur Programazio aberatsa proposatuko du Udalak. Goazen Musikala, Korrontziren kontzertua, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreekin LOSERS antzezlana eta familia zinema eta ipuin kontalariak haurrentzat ere, besteak beste.
Egunez egunekoa aipatu digu Kalixa Silanesek.