Irunen, Euskararen erabileran aurrerapauso ausartak emateko prest agertu da arloko zinegotzi berriak

Antxeta Irratia 2020ko abe. 17a, 00:00

Elgarrekin Podemoseko Miren Etxebeste hartu berri du Euskara Zerbitzuaren agintea. Eta orain arte Euskara Planetan markatuak egonagatik ere, bete ez diren hainbat helburu behingoz gauzatzeko asmoa agertu du.

Aldaketa asko egingo dituela iragarri du. Eta Berdintasun arloan bezala, zinegotzi berriak, Euskara ere Udalaren arlo guzietan eragiteko politika transbertsalak sustatuko dituela hitz eman du.

Zentzu honetan, gaur astea betetzen du karguan. Baina dagoeneko, gauzak orain nola joango diren azaltzeko bildu da Udaleko departamendu guzietako zuzendariekin. Euskararen erabilera Irunen, kaleetan ez ezik, udaletxe barruan ere errealitate bilakatu nahi baitu.

Bestalde, aspaldian zintzilik edo egin gabeko lanak ere gauzatuko ditu. Horien artean, Udalak hiriko enpresa, elkarte eta eragileak euskararen normalkuntzarako bidea laguntzeko Kalen Bai programa eguneratzeko.

2002an abian jarri zenetik, ez da eguneratu

Miren Etxebeste Euskara zinegotzi berria