Kultura bizirauten

Antxeta Irratia 2020ko abe. 16a, 00:00

Konfinamendu edo itxialdia bukatu bada ere, etxeratze agindu zorrotzaz gain, oraindik ere murrizketak handiak dira. Haien artean, ostalaritzak itxita jarraituko du urtarrilaren 20a arte, eta kultura eta kirol ez profesionala geldirik jarraituko dute oraindik, guttienez urtarrilaren 7a bitartean. Ordurako frantses gobernuak osasun egoeraren arabera berrikusiko ditu egungo neurriak. Honek kulturgintzako eragileen haserrea ekarri du. Gabonetarako programatua zeuden hainbat hitzordu bertan behera utzi behar izan dituztelako. Hendaiako Herriko Etxea ere goibel agertu da erabakiarekin, baina resignazio pundu batekin hartu dute agindua.

Era berean, Hendaiako kultur elkarteek ohiko jarduerak antolatu eta eskaintzeko irrikitan dira. Eta horretarako Herriko Etxearen instalazioak erabili behar dituztelarik ere, honek zer erantzun ez dakiela aurkitzen dela aitortu digu.

Uda garaian Hendaiako Herriko Etxeak ahaleginak egin zituen kultur agenda berrabiatzeko. Baina udazken hontako konfinamenduak dena hankaz gora jarri du berriz ere. Egoera ikusita, eta etorkizun hurbila ere ez denez argi, gaur Herriko Kontseiluan kulturgintza sustengatzeko dirulaguntza funtsa edo poltsa baten onartzea proposatuko du Udal Gobernuak.

Beraz, 2020ean kultur programaziorako onartuak zeuden diru partidak, gastatu ez diren heinean, kultur konpainia eta eragileen laguntzeko erabiltzea bozkatuko dute gaur atsaldeko Herriko Kontseiluan.

Mixel Muinos, Kultura auzapezordearekin hitz egin dugu