Eskailera mekanikoak eta igogailu matxuratuak ezinegona sortu dute Hondarribian

Antxeta Irratia 2020ko abe. 16a, 00:00

Herrian erabateko haserrea eragin du hilabete luzeetan zehar, Madalen Gaineko eskailera mekanikoak geldirik eta apurtuta egoteak, eta Sabino Arana kaleko, jardincillos pareko Alde Zaharreko igogailua ere matxutua egoteak. Udalak ea zergatik ez zuen konpontzen, eta kexua nagusi izanki, udaleko oposizioko udal taldeek ere horri buruz galdetu izan dute. Udalak arazo administratibo bat argudiatu izan du. Baina azalpenik ez zuen emana publikoki orain artean. Gaur arte.

Zerbitzuetako zinegotzia, Gonzalo Carrion, Txalok, barkamenak eskatu nahi izan ditu atzerapenagatik. Aldiz, barkamenak ez ezik, arazoa zein zen eta konponbidea bilatu diotela azaldu digu Txomin Sagarzazu alkateak ere.