Bidasoko EH Bilduk eta Abotsanitzek indarrak bildu dituzte enpresa txiki eta langile autonomo askok bizi duten egoera arindu nahian

Antxeta Irratia 2020ko abe. 15a, 00:00

Lokal komertzialen alokairuaren ordainketa erraztuko dituen akordioak lortzeko bitartekaritza zerbitzua eskain dezan, proposatu diote Bidasoa Bizirik garapen agentziari. Taberna, jatetxe, komertzio txikiak, bidaia agentziak eta halako enpresa txiki anitz dira, beren jarduera ekonomikoa eten egin behar izan dutenak, edota jarduna nabarmen apaldu dutenak. Eta euren gastu finko nagusietako bat, lokalen alokairua izanik, negozio hauen etorkizuna kolokan jartzen dute gaur egun.

Proposatzen duten lanketa bitartekaritza egitea izanik, haien sutez lokalaren jabeari jakinarazi beharko litzaioke negozioaren itxiera batek alokairuaren ordainketen amaiera ekarriko liokeela, eta maizterrari bere aukeren araberako konpromisoak hartzea izango luke helburu.

Honela, aldeen arteko adostasun eta hitzarmen bitartez bi aldeentzako egokiak diren neurriak hartzea lagunduko luke, betiere bide judiziala alde batera utziz.

Izan ere, prozesu hauek emendatu egin dira azken hilabeteetan.