Eta sozialistek, hain justu, udal gobernu jeltzaleak agertutako negoziaketarako borondate eskaxa ikusirik erabaki du ezezkoa ematea. Iosu Alvarez zinegotzia sozialistak esplikatu digunez, bere taldeak aurrekontua sozial mailan hobetzeko proposamenak egin dituelarik, hauek ere, ez dituzte jeltzaleek aintzat hartu nahi izan. Sozialisten 10 bat proposamenak COVIDaren krisiari aurregi eta herritarrak laguntzeko helburua zuten. Alokairuak laguntzeko 365.000 euro, ostalaritza eta merkataritza laguntzeko diru-partida gehigarriak, besteak beste. Eta urte berezia izango denez, 2021ean aurrekontuak adostasun handiagoarekin aurrera ateratzeko aukera galdu duela leporatu dio EAJri. Bestalde, 2020 aurrekontuen %56a baizik ez da exekutatu. Eta urtero aurrekontuen partida handiena gauzatu gabe geratzen dela salatzen dute sozialistek, urtez-urte diru partida berberak errepikatuz.