Hilabete luzez itxita egon eta gero, ostalaritzak persianak igo eta ateak zabaldu ditu

Antxeta Irratia 2020ko abe. 15a, 00:00

Taberna eta jatetxe barruan % 50eko okupazioa baimendu da, zutik edo barran kontsumitzea aldiz debekatua dago eta ostatu eta jatetxeak ixteko ordutegia goizeko 6.00etatik arratsaldeko 20.00etara mugatu dute. Larunbata hontan Irungo ostatu batzuetatik pasa ginen. Don Jabugo ostatuko Eneko,Lamuela ostatuko Arrate eta Ainara Altzola tabernako nagusiekin hitzegin genuen. itxialdiak nolako eragina izan duen eta jaurlaritzak ezarritako baldintzen inguruan duten iritzia galdegin diegu.

Eguraldi txarrari aurre eginez, Irungo tabernetako terrazak berriz ere bete ziren. Hilabete luzez itxita egon ondoren, Irungo taberna gehienak ireki zuten. Hondarribian ordea, ostatu asko ez irekitzea erabaki zuten. Larunbatean irungo tabernari batzuekin hitzegiteko aukera izan genuen. Segidan jasotako lekukotasunak entzungo ditugu. Bigarren konfinamendu honek ostalaritzaren sektorea egoera larrian utzi du. Administrazioaren aldetik ahalegin handiagoak eskatzen dituzte. Ostalari askok salatu dutenez, dirulaguntzak oraindik ez dira iritsi. Erabaki azkarrak eskatzen dituzte sektorearen geroa zihurtatzeko