XV. Gospel Zikloa ospatuko dute Hondarribian abenduaren 12tik aitzina

Antxeta Irratia 2020ko abe. 11a, 00:00

Hondarribian asteburu kulturalaz gozatzeko aukera duzute honakoa. Euskal Liburu eta Disko Azoka martxan da igandera bitartean Arrantzale Auzoan, San Pedro kalean. Baina Hondarribian XV. Gospel Zikloa ospatuko dute abenduaren 12tik 15era.

Herriko lau elizetan beste hainbeste kontzertu eskainiko dituzte. Pandemiaren oztopo guzien gainetik, gospela euskaraz ere entzun ahal izango dugu gainera, Goiko Gela talde donostiarraren eskutik. Inaki Miguel Camio, zikloaren antolatzaile den Retro Musikako ordezkariarekin mintzatu gara.  

Erlazionatuak