Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da

Antxeta Irratia 2020ko abe. 10a, 00:00

Urtero bezala, Durangoko Azokaren segida hartzen du Hondarribian Gerediaga Elkarteak antolatutako hau. Eta aurten, pandemiaren gainetik, eta Durangokoa ez bezala, xumeki baina presentziala antolatzea erabaki dute Hondarribian.

Urtero bezala, Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeak aurki daitezke azoka honetan ere. Arrantzale Auzoan izango da abenduaren 13a arte, goizez 11:00 - 14:00, eta arratsaldez 16:30 - 20:30 ordutegian. Eta %10 beherapen edo deksontuarekin gainera.

Baina azokatik haratago, iazko edizioan liburu gehien saldu zituen egilea omendu eta saritu du Hondarribiko Udalak aurten. Erreginaren Baluartea ikur duen Hondarribia Saria, Josu Zabaleta itzultzaileari eman dio eskura alkateak goiz hontan. Itzultzaileak, euskal literatura eta itzulpengintzaren ekarpenaz gogoeta interesgarria utzi digu. Baina alkateak ere, sektore hortatik datorrela gogoratu nahi izan du, saria gogoz ematen zuela nabarmenduz. 

Erlazionatuak