Pandemiaren ondorioz Gabonak arraroak izango dira. Irungo Udalak baieztatu egin du, jakina zena: SantoTomasak ezingo direla ospatu, ezta gabon kanta lehiaketarik ere. Hala eta guztiz ere, Kultura Departamendutik irudimenari eragin diote haurren ilusioa mantendu, eta gabon giroa hein batean atxiki ahal izateko. Eta Olentzerok eta Errege Magoek ez diote urteroko bisitari huts egingo, urterokoa bezalakoa izango ez bada ere.
Gogoratu beraz, Olentzerori eskutitza eskura eman beharrean, aurten hirian zehar ezarriko dituzten postontzietan abenduaren 18tik 24ra entregatu behar direla. Eta Errege Magoen kasuan, aldiz, abenduaren 28tik urtarrilaren 5a bitartean berdin. Hauek ikusteko, aldiz, Olentzero Amaia Kultur Zentroan, eta Erregeen Kabalgata Ficoban mosu estatikoan.