Zer diote EAJ eta EHBilduk udal koalizio berriaz?

Antxeta Irratia 2020ko abe. 4a, 00:00

Bihar astea beteko da Irungo Udal Gobernu sozialistak, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzari gobernuaren ateak zabaldu, eta aurreakordioa izenpetu zutela. Eta orain artean, gobernu koalizioari baiezkoa eman dion hiru alderdi horietariko bakarra, Irungo PSE izan da. Militantziaren %72eko partaidetzarekin, %82ak ontzat eman baitzuen joan den asteartean. Elkarrekin Podemos-eko Irungo zirkuloak bozkatu duenik ere ez dute komunikatu oraindik. Eta Antxeta Irratiak jakin ahal izan duenez, Ezker Anitzaren oinarriek aurrekoardioa bozkatu dute, baina ez dute emaitza oraindik publiko egin.

Halere, dena ongibidean, gobernu koalizioa errealitate bat izango da. Eta 2023 arteko agintaldi honetan Irungo udalgintzaren eszenatokia aldatu egingo du. Baina noraino, ezin da oraindik neurtu.

Oposizioko talde nagusia, EAJren iritzia jaso dugu gaurkoan. Baita EH Bildurena ere. Jeltzaleek argi utzi dute, sozialistek agintaldi honetan aurkeztu dituzten diktamen eta proposamen guztiak onartu dituela orain artean Santanoren gobernuak. Eta beraz, alkateak pandemiaren krisiari aurre egiteko argudiatu duen "estabilitatearen" beharra egia denik ukatu du Xabier Iridoy jeltzaleak. Era berean, udal gobernu berriak "moderazioa galdu" eta "erradikalizatzeko" arriskua duela ohartarazi du.

EH Bilduk, aldiz, Elkarrekin POdemos behin gobernuan sartuta, koalizio abertzalea oposizioan ezkerreko alternatiba bakarra dela nabarmendu du, eta gobernuari kontrol zorrotza egingo diola. Hurbileko markajea.

Entzun ditzagun bi udal taldeetako bozeramaleek esan digutena.

EAJ Xabier Iridoy

EH Bildu Jokin Melida