Ttopara kultur elkarteak "Jaiotzen Ibilbidea" antolatu du Hondarribiko Udala eta Gipuzkoako Belenista Elkartearekin

Antxeta Irratia 2020ko abe. 3a, 00:00

Abenduaren 4 hontatik hasi, eta urtarrilaren 7a bitartean, aitzaki ederra izango dugu Hondarribitik paseatu, eta herriko komertzioetan sartzeko. Carlos V Paradorean eta Arma Plaza Interpretazio Zentroan ez ezik, Portuko 7 dendetan dagozten "naximentuen" maketak bisitagarri izango baitira.

Esan bezala, artisauen lana da benetan egiten dutena. Eta horren irudiko Carlos V Paradorearen atarian dagoen jaiotza dugu. Hondarribiko Gipuzkoa Plazaren erreplika bat egin baitute.

Ttopara Kultur Elkarteko Aritz Aranbururekin hitzegin dugu. Esplikatu digunez, usadio zaharrak eta tradizioak gordetzeko helburua dute. Eta gabonei begira, garai bateko jaiotzak ordezkatzen dituzten pinu edo izeien aurrean, jaiotzak atxikitzea erabaki dute.