Pandemiak agerian utzi du hezkuntza publikoak dituen premiak. Baina ekimena sektoreko profesional eta eragile ezberdinek iaztik ari dira lanean.
Haurrak erdigunera ekarri nahi dituzte, euren aldarrikapenetan. Baina pandemiak handitu dituen arrakalen gainetik, guraso eta irakasle zein hezkuntza arloko langileen baldintzak ere aintzat hartu nahi dituzte.
Gure eskualdeari dagokionez, herriaren eta hezkuntza komunitatearen aktibazioa bilatu nahian, abenduaren 19an mugarri bat jarriko dute. San Juan plazan arratsaldeko 18:00etan mobilizatzera deitu dute, aldarrikapenen abiapuntu gisa.
Eneko Sanchez, irakasle irundarra.