Irungo Udalak aste honetan aurkeztu berri duen Kultura KM0 programak bazterrak urratu ditu sektorean

Antxeta Irratia 2020ko abe. 2a, 00:00

Irungo artisten kolektiboak gutun bat bidali berri du udalera, Jose Antonio Santano alkateari eta ordezkaritza duten talde guztietako ordezkariei zuzenduta. Haserre azaldu dira, Junkal Eizagirre zinegotziak aurkeztu duen Kultura KM0 egitasmoarekin abiatutako diru laguntzak oraindik iritsi ez baitira. Berez, laguntza hauei lotutako kultur festibal bat ere iragarri dute abenduaren 28 eta 30an, baina Irungo kulturgile eta artistak laguntzeko helburua duen programa izanik, artista guztiek ez dute laguntza horiek eskuratzeko aukera berbera izan, haien esanetan. Komunikatu bat plazaratu dute ere, Udalari eskatuz hautaketa prozesua eta dirulaguntza eskatzeko zein bide hartu behar ziren argitu dezala, gardentasun eza ikusten baitute, artisten artean diru publikoa banatzeko helburua duen Kultura KM0 programa honen baitan. Esaten dutenez, Helburu eta idea berez, begirunez hartu zuten Irungo artista guztiek. SOINUA dirulaguntzak Kolektiboaren eskutitza 19 artistek sinatu dute, musikariak, dokumentalistak, aktoreak, konpositoreak, zirku artistak, txotxongilo egileak, poetak edota txalapartariak haien artean. Honako artistek sinatu dute: Pau Montagut Ibanyez (argizklaria, Belarte elkarteko presidentea), Ruben Mejuto Fernandez (musika irakaslea eta koru zuzendaria), Julio Bravo Maldonado (Irungo kontserbatorioko irakaslea), Zoa Tamara Cuellar (Ostomila Txotxongilo taldeko zuzendaria), Maite Aseguinolaza Montes (musikaria), Ion Martinez Santamaria (musikaria), Juan José Roldán Hernandez (musikaria), Jon Galdos Cazabon (txalapartaria), Felix Martín Cámara (dokumentalista), Anne Perez de Azpeitia Hamilton (musika pedagogoa eta konpositorea), Karmele Martin Camara (poeta), Mikel Sucunza (musika irakaslea eta gitarra jotzailea), Osmar Mijail Vazquez Claro (aktorea eta antzerki zuzendaria), Mikel Goñi Ruiz (musikari independentea), Alberto Couto Muñoz (aktorea), Maite Munarriz Mendizabal (Belarte elkarteko kidea), Alvaro Maria Hortelano Diaz. (perkusionista), Andrea Giraldo Sevilla (antropologoa, ikerlaria eta poeta) eta Hans Dieckmann Goñi (zirku artista).

Komunikatu bat plazaratu dute ere, Udalari eskatuz hautaketa prozesua eta dirulaguntza eskatzeko zein bide hartu behar ziren argitu dezala, gardentasun eza ikusten baitute, artisten artean diru publikoa banatzeko helburua duen Kultura KM0 programa honen baitan. Esaten dutenez, Helburu eta idea berez, begirunez hartu zuten Irungo artista guztiek.

Kolektiboaren eskutitza 19 artistek sinatu dute, musikariak, dokumentalistak, aktoreak, konpositoreak, zirku artistak, txotxongilo egileak, poetak edota txalapartariak haien artean.

Honako artistek sinatu dute: Pau Montagut Ibanyez (argizklaria, Belarte elkarteko presidentea), Ruben Mejuto Fernandez (musika irakaslea eta koru zuzendaria), Julio Bravo Maldonado (Irungo kontserbatorioko irakaslea), Zoa Tamara Cuellar (Ostomila Txotxongilo taldeko zuzendaria), Maite Aseguinolaza Montes (musikaria), Ion Martinez Santamaria (musikaria), Juan José Roldán Hernandez (musikaria), Jon Galdos Cazabon (txalapartaria), Felix Martín Cámara (dokumentalista), Anne Perez de Azpeitia Hamilton (musika pedagogoa eta konpositorea), Karmele Martin Camara (poeta), Mikel Sucunza (musika irakaslea eta gitarra jotzailea), Osmar Mijail Vazquez Claro (aktorea eta antzerki zuzendaria), Mikel Goñi Ruiz (musikari independentea), Alberto Couto Muñoz (aktorea), Maite Munarriz Mendizabal (Belarte elkarteko kidea), Alvaro Maria Hortelano Diaz. (perkusionista), Andrea Giraldo Sevilla (antropologoa, ikerlaria eta poeta) eta Hans Dieckmann Goñi (zirku artista).