Era berean, Irungo Udalak ostalari bakoitzari 1.000 euroko laguntza ematea erabaki duen bezala, Hondarribiko Udalak ere gauza berbera egin dezala eskatu dute.
Zentzu honetan, Txomin Sagarzazu alkateak joan den ostiralean iragarri zuen, laguntza zuzenak aztertzen ari direla. Eta pandemiaren ondorioei aurregiteko ekimen falta dutela leporatu dieten oposizioko udal taldeen aurrean, lanean ari direla oroitrarazi nahi izan du.
Txomin Sagarzazu ostalariei buruz mintzatu da gurean.