Azken 10 urtetan Irungo komertzioaren herenak ateak itxi ditu. 2008ko krisi ekonomikoarekin hasi zen gainbehera, eta burua altxa ezinik zebilela, Irungo ekonomiaren zutabea den sektorea larriki hunkitua izan da pandemiaren ondorioz. Baina multinazionalen eta internet bidezko salmentaren mehatxua da azken kolpea eman dakiokeena. Amazon-en kamionetak esker-eskuin ikusten dira Irungo bideetan. Haatik, espaloietan dendak izan zireneko lokal hutsak ugaritze doaz.