Gutxi aipatzen da kirol elkarte eta taldeek bizi duten egoera. Hendaian, Endaiarrak pilota elkartearekin interesatu gara. Urtarrileko Bixintxotako pilota partida profesionala zalantzan, eta pilota lehiaketarik gabe momentuz, haurren pilota eskolak ere esperoan dira.
Mikel Larralde, Endaiarrakeko lehendakariak aipatu digunez, pandemiaren ondorioz kirol bizitza itzali da. Eta horrekin batera, beste gauza anitz ere.
Kirol elkarte gehienetan bezala, Endaiarrak-en ere, kirola maite dutenen ahaleginetatik egin ohi du aurrera elkarteak. Eta kirol profesionalaren kalte ekonomikoarekin ezin daiteke alderatu, baina kirol elkarteetako langileengan ere eragin badu etenaldiak.
Kultura eta kirol arlotan, dena gelditu izanak badu aldiz epe ertainera beste ondorio bat. Txikienekin egiten den lana. Badira jada 8 hilabete pandemiaz, eta belaunaldi galdu baten arriskua ere hor da pilota eskolan