Eta EAJ-PNVko udal gobernuan kargu politikoa duten zinegotzi guztien babesarekin egindako agerraldian, oposizioko hiru talde politikoentzat mezu garbiak helarazi nahi izan ditu gaur. Lankidetzarako garaia dela, eta ez oposizio ideologikoa egitekoa nabarmenduz.
Udal Gobernu jeltzaleak oposizioko udal taldeei informazioa ezkutatu eta ukatu duenik gezurtatu du ere alkateak. Datuak emanez.
Era berean, Udal Gobernuaren ekimen falta leporatu dio oposizioak aste honetan. Eta bereziki COVID19ari aurregiteko denek adostutako neurriak bururaino eraman ez izana salatu dute. Honekin ere, autokritika gutxi egin du udal gobernuak. Eta egin ez duena baino, egin duena nabarmendu du, lanean ari direla azpimarratuz.
Modu batean zein bestean, hika-mika politikoek herritarren faboretan ezer gutxi ekartzen duela oroitarazi nahi izan du alkateak. Eta 2021eko udal aurrekontuen proposamena joan den ostiralean udal taldeei banatu zitzaielarik, abenduaren 17an aurrekontuak onartzeko udalbatza egingo dela iragarri du. Hortan ere, jeltzaleek hauteskundeetako emaitzen arabera duten gehiengo absolutoa "Rodillo" modura baliatzea leporatu zaielarik, Txomin Sagarzazuk iragarri du, adostasunetara heltzeko prestutasuna dutela, baina demokraziaren jokoa hori dela.