Abenduaren 13a arte irun.org Udalaren webgunean eska dezake baratza baten lortzeko zozketan partehartzea. 18 urtez gorakoa eta Irunen erroldatuta besterik ez da izan beharrik.
Bestalde, Borja Olazabalek kontu bitxi baten berri eman digu gaur. Ekobaratza horretan, instalazio guziak eta nekazaritza lanetarako tresneria eskaintzen ditu Udalak. Eta orain Erreala eta Ekogunearei esker, konposta ere. Errealaren partida bakoitzean konpostara bideratzeko 100 bat kilo pipa azal bildu zituzten iaz. Eta 1.900 kilo pipa-azal horiekin, Gipuzkoako ekobaratzetarako konposta sortu dute.
Borja Olazabal, Ingurumen eta Garapen Jasangarrirako udal ordezkariarekin hitz egin dugu