Egunero eraildako emakume bat kasik, frantses Estatuan noski. Euskal Herri mailan, 4 dira aurten beren bikotekideek eraildako emakumeak datua ofizialen arabera. Bi Hego Euskal Herrian, eta beste bi Ipar Euskal Herrian.
Hain justu Iparralden, esate baterako, beren etxeetatik ihes egin beharretan diren emakume guztiak laguntzeko ez dira gai gaur egun administrazio publikoak. Izan ere, Ipar Euskal Herri osoan emakume hauei harrera egin eta aterpetzeko 32 leku baino ez daude. Eta itxaron zerrenda luzea da une hontan.
Irungo datu ofizialik ez dugu, Hondarribian, aldiz, kofinamendu garaian bi salaketa eman ziren indarkeria matxistaren ondorioz.
Aurtengo Azaroaren 25eko ekimenei buruz, Hondarribia izan da ekimen gehien antolatu dituena. Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Prebentzio Komunitarioa eta Emeki emakumeen elkarteak indarrak bildu dituzte, azken urteetako egitaraua zabalena proposatzeko.
Pandemiaren oztopo guztien gainetik, eta hain justu, pandemiaren errealitateak ere, indarkeria matxistaren errealitatea areagotu duelako. Isilean, baina martxoko kofinamendu garaietatik hona, emakume askorentzat etxetik ez ateratzera zigortuak egoteaz gain, zigor bikoitza ukan baitute.
Gaurko hitzorduei dagokionez, hezkuntza komunitatea eta hainbat eragile mobilizatuko ditu Prebentzio Komunitarioak, arratsaldeko 17:00etan Correos-eko plazan TIZATU Hondarribia ekimenaren abiapuntu gisa.
Maitane Aramburu teknikariak esplikatu digun moduan, orain hasi eta martxoaren 8ra bitartean, Hondarribiko Tratu Onen Mapa osatuko baitute eskolartekoekin.
Oroitarazi beharra dago, 2019an Hondarribian 40 indarkeria sexista salaketa izan zirela, horietatik 32 bikotekideen eskutik emakumezkoek salatutakoak.
Emeki elkarteak bere partetik, bere ohiko jarduerak martxan jarri ditu ikasturte honetan Molla Ibilbideko Eskola Zaharretan, emakume askorentzat arnasgune direlako.