3 alderdi politikoek bat datoz, Gobernantza zuzenaren irizipideak ez dituela EAJ Hondarribian jarraitzen. Eta gardentasun falta ez ezik, jokamolde etikoa, berdintasuna eta herritarren beharrak asetzeko ere efikazia falta leporatu diete jeltzaleei.
Igor Enparan, Abotsanitzeko bozeramaleak ez du kritikan sakondu nahi izan. Udal ordezkari guztiak, herritarren beharrei erantzuteko daudenez, gobernuak hartutako konpromisoak bete ditzala besterik ez du aldarrikatu.
SOINUA
Pandemiaren ondorioz, Udalaren ohiko funtzionamendua egokitu behar izan dute. Baina EAJk duen gehiengo absolutoa Udala nahi erara kudeatzeko baliatzen duela salatu dute ere. Betetzen ez dituenen aurrean aitzakiak jarriz, eta oposizioko udal taldeei informazio eskaxa ez ezik, demokratikoki ekarpenak egin eta partehartzeko aukera ere deuseztatuz. Horren irudiko dira, EH Bilduko Xabier Isasiren arabera, udal osoko bilkura edo udalbatzak.
PSE udal taldeko Iosu Alvarezek ere, argi utzi du Barne Araudiak beharrezkoak direla, eta pandemia garai hontan iritzi ezberdinen gainetik indarrak bildu behar dituztela talde politiko guztiek. Baina udalgintzan oposiziotik lan egiteko informazioa behar dutela oroitarazi du. Eta zentzu horretan, udal gobernu jeltzalea maiz informazioa ukatu eta ezkutatu egiten duela dio sozialistak. Horren irudiko izan zen azken udalbatza. Madalenako Kuboaren hirigintza proiektua eztabaidagai izanik, bigarren udalbatza bat deitu behar izan zutela, oposizioak ez zuelako udal osoko bilkurarako informazioa eskuratu ahal izan.
Azken batean, herritarrei behar erantzunak emateko, eta pandemiak eragindako beharrak asetzeko, oinarrizko irizpide demokratikoak aplikatzera gonbidatu diote oposisizio taldeek Udal Gobernu jeltzaleari. Eta gaur egun EAJk duen jarrera politikoa eta herriko arazoei heltzeko ekimen faltaren aurrean, mugitu daitezela.