Azaroak 25 « emakuneen kontrako indarkariaren aurkako nazioarteko egunarekin » ekimen eta mobilizazioak

Antxeta Irratia 2020ko aza. 24a, 00:00

Gure eskualdeari dagokionez, Bidasoako Mugimendu Feministak, osasun krisia dela eta, ohiko elkarretaratzeak bertan behera utzi ditu. Aldiz, balkoietan eta leku ikusgarrietan zapiak, kolore morea edota indarkeria matxistaren aurkako afitxak jartzeko deialdia zabaldu du.

Hendaian, Bagera kolektibo feministak, deialdi honekin bat egin du. Horrez gain, asteazkenean herriko etxe aurreko merkatuan «aldarrikapen ekimenak » iragarri dituzte. Itziar Varela, Bagera, Hendaiako kolektibo feministako kidearekin hitzegin dugu .