Irungo Harrera Sareak deituta, migranteen zirkulazio asktasunaren aldeko elgarretaratze jendetsua egin zuten larunbatean San Juan plazan. Elkartasuna eta babesa adierazi zieten bizitza salbatzeko migratu behar duten pertsona guztiei. Eta Europako "politika faxisten hauspotzea” salatu zuten ere.
.
Kanariar Irletako Arguineguin portuan migranteak animaliak balira bezala pilatzen dituztela salatzen dute. Eta agintariek harrera integrala eskaini beharrean, krisi humanitarioari ematen dioten erantzuna baliabide polizial eta militar gehiago jarrita, eta kontrolak zorrozten erantzuten duela.