Eusko Jaurlaritzako Artolazabal Gizarte Gaietarako sailburuak azken orduetan egin dituen adierazpenekin haserre agertu dira Irungo bolondresak. Jaurlaritzako agintariek, Harrera Sareari migranteei Iruna aterpe hartzera animatzea leporatu die, jakinik, askok ez dituztela baldintzak betetzen.
Harrera Sareak argi du, aldiz, trantsitozko migranteak euren kabuz datozela Irunera, Frantziarako bidean jarraitzeko asmoz. Baina une honetan muga blokatua dutela. Eta ezin daitekeela onartu, inolaz ere, Arretxegainako aterpetxearen bi herenak hutsik egonda, migranteak kale gorrian lo egitera kondenatzea.
Gaur astebete egiten du, Harrera Sareak kanpin-dendak ezarri zituela kalean geratzen diren migranteentzako. Gaur Josune, Harrera Sareko kideari galdetu diogu zehozer aldatu den astebete honetan.