Gogora dezagun, bestalde, Biriatun eta Urruñan iada, bigarren etxebizitzen gaineko zerga igotzeko hautua egina dutela. Eta Urruñako auzapezak, Philipe Aramendik, urriaren bukaeran agintaldiko lehen 100 egunen bilana egin zuenean, argi utzi zuela bizitegi sozialen arloan politika ausarta egingo duela gobernu berriak. Legeak agintzen duena baino nabarmen eskaxagoa da Urruñan ere eskaintza sozial edo publikoa. Baina hutsunea betetzen joanen dira. Hendaia Biltzen taldeko Iker Elizalderekin hitz egin dugu