Hori dela eta, eskaera hau luzatzearekin batera, tokiko merkatariak laguntzeko hainbat neurri hartuko dituzte. Haien artean, eta eguberriak hurbil ditugun honetan, haien salmentak internet bidez segurtatzeko joan den astean aktibatu zuten www.hendaye-commerce.com plataforma sortzea. 100 komertzioen produktuak biltzen dituena.
Hendaia Biltzen taldeak argi du, frantses gobernuak hartutako neurriek erabateko kalteak ekartzen dituela tokiko komertzianteengan. Eta Herriko Etxeak ez duela eskumenik osagarri krisiari buru egiteko neurriak aldatzeko. Baina komertzio ttipia sustengatzeko poltiketan sakondu beharra ikusten du.
2021eko inposen tarifak ere onartu zituzten atzo igoerarik gabe, baina terrazak eta kale okupazioagatiko inpostuak ez kobratzea deliberatu dezakete konfinamenduaren itxialdia luzatuko balitz. Zentzu horretan, egunez egun erabakiak hartzera behartuak direla nabarmendu du Irazustak.
Letizia Navarron Hendaiako Biltzeneko hautetsiarekin hitz egin dugu