Izan Bidea dinamikaren baita, Irungo Sare Herritarrak igandeko egitasmoan parte hartzera animatu ditu eskualdeko herritarrak

Antxeta Irratia 2020ko aza. 18a, 00:00

Aldabe (San Martzial) mendira igoera egingo dute, eta ondoren, mosaiko erraldoia osatu Luis Marianon, «preso eta iheslarien auziari konponbidea emateko urratsak eman, jendarteren aktibazioan sakondu eta herri honen aniztasuna batzeko» asmoz.

Goizeko 10:00etan abiatuko dira Urdanibia plazatik, ibilaldia amaitu ostean, hirira eramateko aldarria. 12:30ean aldiz, Konponbidea hitza osatuko dute bertaratutakoek.