Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, martxoaz geroztik, pandemia garai honetan, emakume eta ume askorentzat, gune arriskutsuak bilakatu dira euren etxeak. Indarkeriaren biktimentzako inoioz baino gogorragoa izan bada ere, zortzi hilabeteotan bi salaketa baino ez dira jaso honi lotuta.
Gogoan hartu behar da, EUSTAT-en arabera, 2019an Hondarribian 40 eraso eman zirela, 32 bikotekideen esku, famili barruko indarkeria bi kasu eta 6 sexu indarkeriakoak.
Hau kontuan hartuta, etorkizuneko gizartea izango diren gazteenekin lanean dihardu Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzua. Eta herriko tratu onen mapa osatzeko helburuarekin, aurten Hondarribia Tizatu ekimena abian jarri dute.
Gazteekin lanean beraz, eta adin guzietako emakumeekin aldiz, Emeki elkartea. Elkarteko idazkariarekin hitzegin dugu gaur.