Euskaraldirako izen ematea asko apaldu da aurten Irunen

Antxeta Irratia 2020ko aza. 17a, 00:00

Lehendabiziko ekitaldian 3.600 irundar izan ziren ahobizi ala belarriprest gisa izena eman zutenak. Eta ariketa honen izena-emateko epea ixteko bi egun falta direnean, une hontan 1.600ek baino ez dira apuntatu. Pandemiak Euskaraldiaren kanpainan berean eragin zuzena izan du, eta ezin izan dira hainbat ekimen kultural ere antolatu. Eta Euskal Herri osoan izena-ematea apaldu bada ere, Irunen apaltze hori markatuagoa izan da, tamalez.

Hala, “Gehiago, gehiagokin, gehiagotan” leloarekin Irungo Udaleko Euskararen nazioarteko egunaren ospakizunen egitaraua aurkeztu du. Aurtengo euskararen nazioarteko eguna euskaraldiaren 2. Edizioarekin batera dator, hortaz, hilaren 25etik abenduaren 5era, hainbat ekimen eta jarduera proposatzen dituzte. Monica Martinez euskara zinegotzia eta David Izaga, Irungo euskara teknikariarekin hitzegin dugu. 

Gogoratu, izena emateko azken egunak ditugula irun.euskaraldia.eus helbidean. 

Erlazionatuak

Euskaraldirako izen ematea asko apaldu da aurten Irunen

Antxeta Irratia 2020 aza 17 Behe Bidasoa