Musukoen prezioak behera egin du Hego Euskal Herrian

Antxeta Irratia 2020ko aza. 13a, 00:00

Espainiako Gobernuak legez halabeharrez erabili behar diren masken BEZa %21etik %4ea apaltzea onartu du azkenik. Baina horrek dagoeneko farmazietan eragina izan ote duen, edo noiz somatuko dugun jakin nahi izan dugu. Aitor Errazkin lankideak, Dunboa auzoko Petra Agirre farmazira jo du

Bestalde, Irungo Udalak atzo COVIDari aurregiteko 8 hilabeteotan egindako ahaleginen berri eman zuen. Zerrenda luzea eman dute, baina udal bulego, Gurutze Gorria, Udaltzaingoa, Babes Gizarte Zerbitzuan, ikastetxeetan, adineko erresidentzietan eta bestelako zerbitzuetan, orotara, 70.000 maskarila banatu dituela nabarmendu dute.