Autodefentsa Feminista tailerretarako izena emateko epea zabaldu du Udalak

Antxeta Irratia 2020ko aza. 12a, 00:00

Azaroaren 24a arte izena eman daiteke www.irun.eus Udalaren atarian.

COVID19a dela eta, Ahalduntza Eskolak bere eskaintza egokitu behar izan du. Eta oraingo honetan, online eskainiko dituzte tailerrak.

Baina Aitziber Iratzoki Berdintasun teknikariak esplikatu digun bezala, urtero arrakasta handiko tailerra denez, eskaintza mantentzea erabaki dute.