Usaiako egitasmoak burutzeko lanean ari da Hondarribiako Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzua

Antxeta Irratia 2020ko aza. 12a, 00:00

Indar bat egiten ari dira Hondarribian Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuetatik ere, ikastetxeekin eta familiekin elkarlanean, ikasturte arraro honetan, gazteekin ohiko programak aurrera eramateko asmoz. Eta jarduerak proposatzeko ere.

Ekimen horien artean, hilabete honetan, azaroaren 25ean zehazki, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izango dela eta, eskolartekoekin lanean ari dira Hondarribia TIZATU proiektuan, tratu onen mapa osatzearren. Maitane Aranburu, prebentzio komunitarioko teknikaria